2010/10/03

KAIXO GUZTIOI:


Hona hemen IES LAUDIO BHI institutuko IKTen inguruko bloga.
Aurten izena berria daukagu, orain arte Canciller Ayala Gregorio Marañon izan baikara.

Ni Ricardo Rivera nauzue, institutuko teknologia irakaslea, PREMIA eta IKT arduraduna.
2010-11 ikasturte honetan, berez IKT plana ez egon arren, zuzendaritzatik gai honi bultzada bat eman nahi izan zaio eta aukera hori gidatzen ahaleginduko naiz.

Blog hau irakasleontzat lagungarriak izan daitezkeen edukiak argitaratzeko asmoarekin sortu dut, unibertso digitalerako bidea errazteko. Gure institutuan erreferentzia bilakatzea izango litzateke niretzat lorpenik handiena.

Zuei zera eskatuko nizueke: artikuluetan komentarioak sartu, ideiak emateko, edo gustatu ez zaizuela esateko baino ez bada ere, feedback moduko bat lortzeko eta niri hankak lurrean jartzen laguntzeko. Honela lortzen baita bloga bizirik mantentzea eta denon artean aberastea.

Animo eta eutsi goiari.

1 comentario:

  1. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar