2011/12/19

ESKOLA 2.0-KO EKIPAMENDUA INSTITUTUAN

Aurreko ikasturtearen bukaeran parte hartu genuen eskola 2.0 proiektu pilotu batean eta horren ondorioz 1.E gelan (aurtengo 2.E) EPSON arbela digitala, armairua, wifi eta 10.1 hazbeteko 30 miniportatil berde heldu zitzaizkigun. Ikasturte honetan eskola 2.0ko ekipoak heltzen hasi dira institutura. Irailatik aurrera 1. mailako 5 geletan SMART arbela digitalak instalatuta daude, nahiz eta hauek kontrolatzeko ordenagailurik ez izan. Honela, formakuntza egin eta gero institutuko portatil zaharrak moldatu genituen arbelak erabili ahal izateko. Orain, abenduan etorri zaizkigu wifi sistemak instalatzera DBHko bost geletan eta 5 armairuak ere heldu dira. Lehenego mailako ekipamendua bukatzeko falta ziren minieramangarriak heldu dira, ale bat gutxiago izan bada ere. Erreklamatu dugu. Orain sarean sartu eta martxan jartzeko prozesuan gaude. Esan behar da iazkoekin alderatuta, minieramangarri hauek oso itxura hona daukatela, 13,3 hazbeteko pantailak ordenagailu arruntaren antzera funtzionatzeko aukera ematen baitu. Iazkoak moldatzeko modua ematen bazuten ere, aukeran txikiak gelditzen ziren. Beste berritasun pozgarria izan da bigarren mailarako ekipamendu estrategiaren aldaketa. Teknologia berrien erabiltzeko eskaeraren aurrean, institutuan debatea zabaldu da gelen digitalizazioen inguruan eta bigarren zikloan zein batxilergoan arbela digitalak jartzeko aukera izan zen pisu handiena hartu zuena. Honek ahalegin ekonomiko handia suposatuko du instituturako. Aurten jakinarazi zaigu bigarren mailaz gain DBHko hirugarren mailan ere arbela digitalak instalatuko dizkigutela Eusko Jaurlatitzatik. Esan eta izan, zeren honezkero heldu zaizkigu 10 arbela digital bi maila hauetarako. Honi gehitu behar zaio bigarren mailan dagoeneko geneukan arbela 2.E taldean. Honela CDkoek ere ekipamendu hau erabili ahal izango dute. Era honetan institutuan 16 arbela digital izango ditugu gela arruntetan eta 4 gela berezietan. DBHko 4. maila eta batxilergoa dira orain hornitzeko pendiente gelditzen diren gelak. Bukatzeko hona hemen Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetan egingo duen hornikuntzaren azalpena:

2010/12/09

REMEZCLA

Askotan entzuten dugu internetek mundua zabaldu eta gure oinetan jartzen duela.
Baina oso zaila edo ezinezkoa suertatzen zaigu honen neurria hartzea. Hau da, zenbateraino den horrela, zer eragina izango duen gugan edo zer jakin behar dugu atzean ez gelditzeko.
Eta inork ez daki erantzuna, etorkizuna gizakiaren ibilbidearen ondorioa izango baita. Honela, orokorrean hartuta.
Zergatik diot hau?
Ba internetari ezker gaur egun, gizakiak kontsumitu dezakeena baino askoz informazio eta baliabide gehiago sortzen duelako. Eta informazio horren zati bat birprozesatzen da, interpretatu eta berriro argitaratzen delako itxuraldatuta edo beste ikutu batekin.
Muga fisikoak gainditu dira. Dagoeneko ez da idazle ospetsu bat izan behar iritzia miloika pertsonetara helduko den egunkari ospetsu batean argitaratzeko. Edo kriston marrazkilaria izan behar zure lanak argitaratzeko argitaletxe baten babesean. Edonork sortu ahal du, eta edonork ikusi besteek sortutakoa eta hobetu.
Eta aukera honen aurrean "nik egin dut eta autorearen eskubideak aldarrikatzen ditut" jarreraren aurrean "goazen denon artean lan egitera denon probetxurako" jarrera agertu da.
Eta wikipedia sortu da, inoizko entziklopediarik handiena, etengabe hazten ari dena, helburu komertzialik gabe. Eta software librea denon erabilerarako, gizakiok gizakiontzako eginda. Eta irakaskuntzan lanak trukatzeko edo beste edozein arlo profesionalean zein amateur aritzeko eta trebatzeko tresnak agertu dira.
Era honetan lizentzia komertzialen munduan GNU, Creative Commons eta bestelako lizentziak agertu dira, gizakiaren garapenari mugak apurtzen laguntzeko.
Zer da kopia eta zer orijinala? Non dago etorria, inspirazioa, beste zerbaiten oinarritzea eta plagioaren arteko muga? Orijinaltasun purua existitzen al da?
Ba al dauka zentzurik gaur egun Autore eskubideak mantentzea, SGAE, canon-ak, etab?
Nik uste dut denbora kontua dela, egoera berriak orain artekoa irentsiko duela.
Eta ziur nago hau kontrolaezina dela, gizakiok garenagatik aterako dela atera behar den bidetik, gure islada besterik ez dela izango.
NOR DA HORREN JABE? NORK KOBRATUKO DU HORREN AUTORE ESKUBIDEAK? INORK EZ, GIZATERI OSOARENAK BAITIRA.

2010/11/23

HEZKUNTZA SISTEMARI BURUZKO HAUSNARKETA INTERESGARRIA

Ondo ari al gara??
Guk jaso genuen irakaskuntza sistema gaur egun baliogarria al da??
Zeri ez gara erantzuten ari??
Merezi du ikusteak. Zer egin beharko dugu aurrerapausuak emateko. Ez da erraza.

2010/11/04

GOOGLE DOCS

Lehenengo bideoan ez da aplikazioaren erabilera azaltzen, baizik eta kontzeptua. Doinu mexikarrak "ikutu" berezia ematen dio.
Bigarren bideoan erabilera azaltzen da. Falta zaio argitaratzeko aukera, baina hasteko ez dago txarto.
Biak gazteleraz daude, PARKATU!!!, momentuz ez dut euskaraz aurkitu, baina helduko da, ziur.



Tutorial Google Docs from MBE Osatzen on Vimeo.

Blogger Tutoriala

Bloga sortu eta lehenengo urratsak nola eman.
Kasu honetan oinarrizkoa duzuen bideo batean, eta zertxobait gehiago SlideShare aurkezpen honetan.



2010/11/03

GLOGSTER TUTORIALA

Glogster POSTER DIGITALAK egiteko web 2.0 tresna da. Honela lan bat proposatzeko, ekintza baten kartela etab. egin dezakegu.
Gero, noski, gure web orrian txerta dezakegu.