2011/12/19

ESKOLA 2.0-KO EKIPAMENDUA INSTITUTUAN

Aurreko ikasturtearen bukaeran parte hartu genuen eskola 2.0 proiektu pilotu batean eta horren ondorioz 1.E gelan (aurtengo 2.E) EPSON arbela digitala, armairua, wifi eta 10.1 hazbeteko 30 miniportatil berde heldu zitzaizkigun. Ikasturte honetan eskola 2.0ko ekipoak heltzen hasi dira institutura. Irailatik aurrera 1. mailako 5 geletan SMART arbela digitalak instalatuta daude, nahiz eta hauek kontrolatzeko ordenagailurik ez izan. Honela, formakuntza egin eta gero institutuko portatil zaharrak moldatu genituen arbelak erabili ahal izateko. Orain, abenduan etorri zaizkigu wifi sistemak instalatzera DBHko bost geletan eta 5 armairuak ere heldu dira. Lehenego mailako ekipamendua bukatzeko falta ziren minieramangarriak heldu dira, ale bat gutxiago izan bada ere. Erreklamatu dugu. Orain sarean sartu eta martxan jartzeko prozesuan gaude. Esan behar da iazkoekin alderatuta, minieramangarri hauek oso itxura hona daukatela, 13,3 hazbeteko pantailak ordenagailu arruntaren antzera funtzionatzeko aukera ematen baitu. Iazkoak moldatzeko modua ematen bazuten ere, aukeran txikiak gelditzen ziren. Beste berritasun pozgarria izan da bigarren mailarako ekipamendu estrategiaren aldaketa. Teknologia berrien erabiltzeko eskaeraren aurrean, institutuan debatea zabaldu da gelen digitalizazioen inguruan eta bigarren zikloan zein batxilergoan arbela digitalak jartzeko aukera izan zen pisu handiena hartu zuena. Honek ahalegin ekonomiko handia suposatuko du instituturako. Aurten jakinarazi zaigu bigarren mailaz gain DBHko hirugarren mailan ere arbela digitalak instalatuko dizkigutela Eusko Jaurlatitzatik. Esan eta izan, zeren honezkero heldu zaizkigu 10 arbela digital bi maila hauetarako. Honi gehitu behar zaio bigarren mailan dagoeneko geneukan arbela 2.E taldean. Honela CDkoek ere ekipamendu hau erabili ahal izango dute. Era honetan institutuan 16 arbela digital izango ditugu gela arruntetan eta 4 gela berezietan. DBHko 4. maila eta batxilergoa dira orain hornitzeko pendiente gelditzen diren gelak. Bukatzeko hona hemen Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetan egingo duen hornikuntzaren azalpena:

No hay comentarios:

Publicar un comentario