2010/12/09

REMEZCLA

Askotan entzuten dugu internetek mundua zabaldu eta gure oinetan jartzen duela.
Baina oso zaila edo ezinezkoa suertatzen zaigu honen neurria hartzea. Hau da, zenbateraino den horrela, zer eragina izango duen gugan edo zer jakin behar dugu atzean ez gelditzeko.
Eta inork ez daki erantzuna, etorkizuna gizakiaren ibilbidearen ondorioa izango baita. Honela, orokorrean hartuta.
Zergatik diot hau?
Ba internetari ezker gaur egun, gizakiak kontsumitu dezakeena baino askoz informazio eta baliabide gehiago sortzen duelako. Eta informazio horren zati bat birprozesatzen da, interpretatu eta berriro argitaratzen delako itxuraldatuta edo beste ikutu batekin.
Muga fisikoak gainditu dira. Dagoeneko ez da idazle ospetsu bat izan behar iritzia miloika pertsonetara helduko den egunkari ospetsu batean argitaratzeko. Edo kriston marrazkilaria izan behar zure lanak argitaratzeko argitaletxe baten babesean. Edonork sortu ahal du, eta edonork ikusi besteek sortutakoa eta hobetu.
Eta aukera honen aurrean "nik egin dut eta autorearen eskubideak aldarrikatzen ditut" jarreraren aurrean "goazen denon artean lan egitera denon probetxurako" jarrera agertu da.
Eta wikipedia sortu da, inoizko entziklopediarik handiena, etengabe hazten ari dena, helburu komertzialik gabe. Eta software librea denon erabilerarako, gizakiok gizakiontzako eginda. Eta irakaskuntzan lanak trukatzeko edo beste edozein arlo profesionalean zein amateur aritzeko eta trebatzeko tresnak agertu dira.
Era honetan lizentzia komertzialen munduan GNU, Creative Commons eta bestelako lizentziak agertu dira, gizakiaren garapenari mugak apurtzen laguntzeko.
Zer da kopia eta zer orijinala? Non dago etorria, inspirazioa, beste zerbaiten oinarritzea eta plagioaren arteko muga? Orijinaltasun purua existitzen al da?
Ba al dauka zentzurik gaur egun Autore eskubideak mantentzea, SGAE, canon-ak, etab?
Nik uste dut denbora kontua dela, egoera berriak orain artekoa irentsiko duela.
Eta ziur nago hau kontrolaezina dela, gizakiok garenagatik aterako dela atera behar den bidetik, gure islada besterik ez dela izango.
NOR DA HORREN JABE? NORK KOBRATUKO DU HORREN AUTORE ESKUBIDEAK? INORK EZ, GIZATERI OSOARENAK BAITIRA.